Gaurtik aurrera ikusgai izango da Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren erakusketa Berastegin

Ataria 2026ko martxoaren 11

Edizio honetako hainbat arte-diziplinetan egindako lanen aurkezpen erakusketa izango da ikusgai egunotan Berastegiko udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren hirugarren edizioan parte hartuko du Berastegiko Udalak, eta edizio honetako hainbat arte-diziplinetan egindako lanen aurkezpen erakusketa izango da ikusgai egunotan udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Gaur, bihar eta etzi, 08:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 16an, 08:00etatik 15:00etara izango da zabalik.

Geuretik Sortuak

Ekimen hau euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala da. Lehen bi edizioei esker, zazpi lurraldeetako hainbat herritara iritsi dira 40 euskal sortzaile baino gehiagoren lanak, lau arte-diziplinatakoak. Euskal Herriko kontakizun afektiboa garatzen jarraitzeko, eta euskarazko sorkuntza eta sortzaileak Euskal Herriko bazter guztietara iritsi daitezen, Geuretik Sortuak ekimenaren hirugarren edizioa abiatu dute dagoeneko. Eskualdeko hainbat herriek parte hartuko dute, besteak beste, Berastegin, Ikaztegietan eta Villabonan izango dira emanaldiak. Informazio gehiagorako Udalbiltza.eus webgunean lor daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!