Aiara Agirrezabala, Espainiako selekzio absolutuaren deialdian

Ataria 2026ko otsailaren 23a

Realeko 17 urteko atzelari berastegiarra Brasil 2027ko Munduko Koparako sailkapeneko lehen partidetarako deialdian sartu da.

Aiara Agirrezabala Azkue berastegiarra lehen aldiz deitu dute absolutu mailako Espainiako selekzioan parte hartzeko. Sonia Bermudez hautatzaileak egindako deialdian sartu da Realeko atzelari gaztea. Brasil 2027ko Munduko Koparako sailkapeneko lehen partidak jokatuko ditu Espainiako selekzioak. Lehen neurketa martxoaren 3an izango da Castalia estadioan (Castello, Herrialde Katalanak), Islandiaren aurka, eta lau egun beranduago Ukrainari egingo dio aurre Antalyan, Turkian.

«Aiarak egindako lana, talentua eta taldearen garapena nabarmentzen ditu deialdi honek», esan du Realak. «Gaztea izan arren, Aiarak taktika maila altua eta jokatzeko adimena erakutsi ditu, eskarmentu handiagoko jokalarien parean jarriz».

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!