Jokin Tolosa eta Jone Zenitagoia izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2026ko otsailaren 1a

IX. Negru Trail mendi lasterketa izan da goizean Berastegin, eta horrekin batera, nerabeentzako Negu Trail Ttiki proba ere egin dute. Bi probetan, guztira, 275 parte hartzaile izan dira.

Eguraldia alde izan ez badute ere, korrikalari ugari animatu dira Negu Trail proba egitera. Hain justu, 255 korrikalari izan dira goizean ospatu den Berastegiko mendi lasterketako bederatzigarren edizioan, baina garaipena Jokin Tolosa anoetarrak (01:25:51) eta Jone Zenitagoia elorriotarrak (01:39:13) eraman dute.

Tolosaren atzetik iritsi da helmugara Unai Zialtzeta (01:26:44), eta ondoren, Oihan Sayarrek (01:27:23) zeharkatu du helmuga. Emakumezkoen sailkapa, berriz, ez da hain parekatua izan. Eider Zubeldia amezketarra izan da bigarren (01:45:27), eta horren atzetik Enara Agote tolosarra (01:53:11) iritsi da.

Horrez gain, ohi moduan, helmugara iritsi diren lehen herritarrentzako oroigarriak ere banatu dituzte. Gizonezkoetan lehen herritarra Julen Garaiburu (01:29:59) izan da, eta emakumezkoetan lehena, berriz, Aiora Lasarte (01:58:58).

Negu Trail Ttiki

Aurten, lehenengoz, Negu Trail Ttiki antolatu dute nerabeentzat, eta 20 korrikalari animatu dira lehen edizio honetara; horietatik 6 neska eta hiru herritar. Proba honetan azkarrenak, Julen Barriola bergararra (00:46:48) eta Norah Muzas donostiarra (01:01:50) izan dira.

Mutiletan, Barriolaren atzetik, Unax Agirre (00:47:50) eta Ander Arribas (00:51:45) iritsi dira helmugara. Nesketan, berriz, Muzasen atzetik, Albizturgo Ana Zubizarretak (01:02:23) eta Maddi Saizar (01:09:21) berastegiarrak zeharkatu dute helmuga. Saizar, gainera, helmuga zeharkatu duen lehen neska herritarra izan da, Lorditz Garmendia (01:04:33) herritarrarekin batera.

Sailkapen guztiak Kronoak.com webgunean daude eskura, baina honela geratu dira bi lasterketako lehen postuak:

NEGU TRAIL

  • Gizonezkoak
    • Jokin Tolosa (01:25:51)
    • Unai Zialtzeta (01:26:44)
    • Oihan Sayar (01:27:23)
  • Emakumezkoak
    • Jone Zenitagoia (01:39:13)
    • Eider Zubeldia (01:45:27)
    •  Enara Agote (01:53:11)
  • Herritarrak
    • Julen Garaiburu (01:29:59)
    • Aiora Lasarte (01:58:58)

NEGU TRAIL TTIKI

  • Mutilak
    • Julen Barriola (00:46:48)
    • Unax Agirre (00:47:50)
    • Ander Arribas (00:51:45)
  • Neskak
    • Norah Muzas (01:01:50)
    • Ana Zubizarreta (01:02:23)
    • Maddi Saizar (01:09:21)
  • Herritarrak
    • Lorditz Garmendia (01:04:33)
    • Maddi Saizar (01:09:21)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!