BBBan eta desfibrilagailuaren erabileran oinarritutako formakuntzak egingo dituzte Berastegin

Ataria 2026ko urtarrilaren 20a

Hiru saio egingo dituzte hil bukaeran; hasi berriek edota 2023an formakuntza jaso zutenek birziklapeneko formakuntza egiteko aukera izango dute.

Hasi berriek formakuntza jasotzeko bi aukera izango dituzte; lehena datorren asteazkenean izango da, 9:00tik 12:00ra, udaletxeko erabilera anitzeko gelan; eta bigarrena datorren ostegunean, 17:00tik 20:00ra, leku berean. 2023an formakuntza egindakoek birziklapeneko formakuntza egiteko aukera izango dute. Hori datorren asteazkenean izango da, 17:00tik 19:00ra, leku berean.

Formakuntza jasotzeko interesa dutenek, 943 683 000 telefono zenbakira deituta edo kartelean agertzen den QR kodea eskaneatuz eman dezakete izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!