Eskola ingurua eta frontoia berritzeko proposamenen lanketa aurkeztuko dute herritarren aurrean

Ataria 2025eko abenduaren 16a

Bihar egingo dute aurkezpena, 18:30etan, balio anitzeko gelan.

Berastegiko eskola ingurua eta frontoia berritzeko asmotan dabil Berastegiko Udala. Bi proiektu horien proposamenak jaso dituzte, eta orain, horiekin osatutako lanketa aurkeztuko dute herritarren aurrean. Horretarako saioa egingo dute bihar, 18:30etan, balio anitzeko gelan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!