Aiara Agirrezabalak Gipuzkoako Futbol Federazioaren saria jaso du

Ataria 2025eko urriaren 10a

Argazkia: Gipuzkoako Futbol Federazioa

Futbolari berastiagarrak saria jaso du 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazteagatik.

Realeko Aiara Agirrezabala eta Julia Arrula jokalariek Gipuzkoako Futbol Federazioaren saria jaso dute joan den udan Polonian jokatutako 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazteagatik.

Federazioaren egoitzan egindako ekitaldi xume batean, dagokien garaikurra jaso dute. Julia Arrulak, Tafallako atezainak, 2021ean ekin zion bere ibilbideari Realean, eta urtebete geroago, Aiara Agirrezabala, Berastegin jaiotako defentsa, iritsi zen taldera. Joan den denboraldian Lehen Mailan debuta egin ondoren, gaur egun biak lehen taldeko partaideak dira.

Aitortza hori Izarne Sarasola ibartarrari eta Intxa Egiguren anoetarrari eman zaie aurretik, nazioarteko txapelketetan lortutako emaitzengatik.

Argazkia: Gipuzkoako Futbol Federazioa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!