Aiara Agirrezabala, jokalari gazteena bi gol sartzen Lehen Mailan

Ataria 2025eko irailaren 1a

Aiara Agirrezabala, goletako bat ospatzen. REAL SOCIEDAD

Realeko jokalari berastegiarrak, 16 urte eta 333 egun zituela, bi gol egin zituen ligako lehen jardunaldian, Madrid CFF taldearen aurka.

Ezin hobe hasi du denboraldia Aiara Agirrezabalak Realako lehen taldean. Hamaikakoan sartzeaz gain, ezker hegaleko defentsa berastegiarrak taldearen bi golak egin zituen Madrid CFF taldearen aurka, eta modu horretan Lehen Mailan partida berean bi gol sartzen dituen jokalari gazteena bihurtu da. 16 urte eta 333 egun zituela lortu zuen Agirrezabalak marka.

Partidaren amaieran pozik zegoen futbolari berastegiarra lortu zuenagatik, baina sentsazio gazi-gozoak zituela azaldu zuen partidaren bukaeran, neurketa bina bukatu baitzen, 0-2 irabazten joan ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!