Berastegiko jaiak 2025

Dantzan agurtu dituzte Salontzoak

Ataria 2025eko abuztuaren 10a

Azken eguna dute gaur Berastegiko San Lorentzo jaiek. Eguraldi sargoria gorabehera, Berastegiko San Joan eta helduen dantza soka egin dituzte.

Asteazkenean hasi eta gaur dute azken eguna Berastegiko festek. Goizetik izan dituzte jarduerak azken egunean ere, eta arratsaldean, ohi bezala, Berastegiko San Joan dantzak eta helduen soka dantza egin dituzte udaletxe parean.

Sargoria izan bada ere, airean altxa dituzte oinak gazte zein heldu berastegiarrek. Dantzen ostean bertsolariak eta zahagiardoa izango dituzte; eta eguna —eta, bide batez, festak— bukatzeko, berriz, 22:30ean Dantzerki emanaldia herritarren eskutik eta, ondoren, Larrañaga eta Ostolaza trikitilariak.

Erlazionatuak

Agur beroa Salontzoei

Ataria 2025 abu 10 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!