Aiara Agirrezabalak kontratua berritu du Realarekin

Ataria 2025eko abuztuaren 7a

Agirrezabala Anoetan, Realeko kamisetarekin. REAL SOCIEDAD

Atzo jakinarazi zuen klubak 2029ko ekainaren 30era arte berritu duela kontratua Agirrezabala berastegiarrarekin.

Aiara Agirrezabalak 2029ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Realarekin. Atzo klubak jakinarazi zuenez, lehen taldearen fitxa eta 24 zenbakia izango ditu Agirrezabalak. Anoetan sinatu du kontratu berria, Joseba Ibarburu Realeko presidenteordearekin, Alex Uranga kontseilariarekin, Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbolaren arduradunarekin —irudian, eskuinean— eta Maider Castillo eliteko emakumezkoen futbolaren arduradunarekin batera —argazkian, ezkerrean—.

Berastegiko jokalariak 16 urte ditu eta, taldearen arabera, «heldutasuna eta zorroztasun taktikoa» erakutsi ditu zelaian «gaztea izan arren». Uda honetan 19 urtez azpiko Europako txapeldun izendatu da Agirrezabala Espainiako selekzioarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!