Berastegiko jaiak 2025

Lekunberriko erraldoiek hartu dute plaza

Ataria 2025eko abuztuaren 6a

Jaien hasierako suziriaren eta pregoiaren ondoren, Lekunberri-Larraun erraldoien konpartsak hartu du Berastegiko plaza.

Salontzo jaien lehen egunean Lekunberri-Larraungo erraldoiak izan dituzte herrian. Dultzaineroen erritmora egin dute dantza lau erraldoiek, eta kalejira gidatu dute pilota txapelketa herrikoiko finalera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!