16, 17 edo 18 urte beteta dituzten herritarrei deialdia luzatu die Berastegiko Udalak aurtengo Salontzotako buruhandi taldea osatzeko. Izena emateko interesa dutenek uztailak 27a baino lehen eman beharko dute izena, udal bulegoan edo 688 681 952 zenbakira Whatsapp mezu bat idatzita.