Bosgarren egin du Iban Agirrezabalak Val D'Araneko lasterketan

Ataria 2025eko uztailaren 9a

Iban Agirrezabala, eskuinetik bigarrena, sari banaketan.

Val D'Aran UTMB mendi lasterketako 142 kilometroko proban lortu du Agirrezabalak bosgarrena izatea.

Soronea Ammma taldeko berastegiarrrak 18 ordu, 17 minutu eta 38 segundo behar izan zituen Vielhan hasi eta bukatu zen lasterketa burutzeko. Guztira 7.250 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zuten korrikalariek proba amaitzeko.

Irabazlea Arthur Joyeux-Bouillon frantziarra izan zen, 16.25.48ko denborarekin; bigarren Santos Gabriel Rueda argentinarra, 16.53.56ko denbora eginez; hirugarren Arnau Segui kataluniarra izan zen, 17.13.03rekin; eta Agirrezabalaren aurretik, laugarren postuan, Adrien Le Graet frantziarra helmugaratu zen, 17.57.14ko denbora eginez. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!