Berastegiko jaiak 2025

Salontzotako herri afarian eta kuadrilla bazkarian izena emateko epea zabalik

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Uztailaren 27a arte egongo da horietan izena emateko aukera. Herri afarira joateko tiketak salgai izango dira Urepele elkartean, Ategin, Basurde elkartean eta udaletxean.

Aurtengo Salontzo jaiei hasiera emateko, abuztuaren 6an, asteazkenean, herri afaria egingo dute. Dagoeneko afarira joateko tiketak salgai dira, Urepele elkartean, Ategin, Basurde elkartean eta udaletxean. Haurrentzako menuak 11 euro balioko ditu, eta helduentzako menuak, berriz, 26 euro. Uztailaren 27a arte egongo da horiek erosteko aukera.

Afarira joaten diren herritarrek aldez aurretik hau izan beharko dute kontutan: Adin mugarik ez da izango menu bat edo bestea aukeratzerako, baina umeen menua aukeratzen dutenek, ahal bada, umeentzako prestatutako mahaietan eseri beharko dute. Gurasoren batek umeak bere mahaian eduki nahi baditu, mahaiaren erreserba egitek orduan adierazi egin beharko du; menu zeliakoa, bejetarianoa edo beganoa eskatzea ere badago; eta mahaiak taldeka erreserbatzeko aukera izango da zehaztutako epera arte. Ondo zehartu beharko dira taldearen izena, lagun kopurua eta taldekideen izen-abizenak. Horretarako, udal bulegoetara jo edo kultura@berastegi.eus helbidera idatzi behar da.

Kuadrilla eguneko bazkaria

Bestetik, abuztuaren 9an, larunbatean, kuadrillen bazkaria egingo da eta dagoeneko bertara joateko izen ematea zabaldu dute. Horretarako, Urepele  elkartean, udaletxean, Ategin edo Basurde elkartean eman beharko da izena, uztailaren 27a baino lehen. Kuadrillaren izena eta lagun kopurua zehaztu beharko dira.

Kuadrilla gisa izena emateko gutxieneko adina jartzea erabaki da: 2012. urtetik atzera jaiotakoek (DBH1etik aurrerakoek) izango dute izena emateko aukera.

Izena ematen duten kuadrillek tortilla-lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Osagaiak eta tresneria norberak ekarri beharko ditu. Bazkaltzeko platerak, basoak, sardexkak, labanak, ogia eta edaria udalak jarriko ditu eta jatekoa kuadrilla bakoitzak ekarri beharko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!