Goierrialdeko kartingera eta igerilekura irteera egingo dute

Ataria 2025eko uztailaren 1a

Berastegiko Udalak, uztailaren 10erako plana antolatu du; Olaberriko kartingera eta Beasaingo igerilekura irteera egingo dute. Izena emateko azken eguna uztailaren 6a izango da.

10:00etan Olaberriko kartingera autobusez joango dira. Ondoren, Beasaingo igerilekura oinez joango dira, eta bertan bazkalduko dute. Bazkaria etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek. Arratsaldean, trenez itzuliko dira Tolosara eta Berastegi 19:30etako autobusean itzuliko dira.

13 eta 17 urteko gaztetxoek eman ahalko dute izena eta igandea izango dute horretarako azken eguna, 688 681 952 Whatsapp zenbakira mezu bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!