Aiara Agirrezabala, Europako txapeldun

Ataria 2025eko ekainaren 30a

Aiara Agirrezabala, Espainiako selekzioaren entrenamendu batean. Argazkia: RFEF.

16 urteko futbolari berastegiarrak 19 urtez azpiko Europako Txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin; finalean, 0-4 menderatu zuten Frantzia. Agirrezabalak gol bat egin du txapelketan.

Polonian jokatu berri da 19 urtez azpiko emakumeen Europako Futbol Txapelketa. Aiara Agirrezabala 16 urteko Realeko futbolari berastegiarrak txapelketan parte hartu du Espainiako selekzioarekin, eta txapeldun izan da, finalean Frantziari 0-4 irabazi ondoren.

Ezker hegaleko atzelariak lau partida jokatu ditu txapelketan, laurak osorik. Multzoen faseko lehen neurketan, 2-0 hartu zuten mendean Portugal, eta berastegiarrak egin zuen bigarren gola. Bigarren partidan, 1-0 galdu zuten Herbehereen aurka. Bi neurketa horietan, txartel horia ikusi zuen Agirrezabalak, eta ondorioz, ezin izan zuen hirugarren eta azken partida jokatu Ingalaterraren aurka, zigortuta zegoelako. 1-0 irabazi zuen Espainiako selekzioak.

Finalerdietan Italiaren aurka jokatu zuten. Luzapenean erabaki zen neurketa: 2-0 irabazi zuen Agirrezabalaren taldeak. Azkenik, finalean, 4-0 hartu zuten mendean Frantzia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!