Baserritarren eguna ospatuko dute datorren ostegunean

Ataria 2025eko maiatzaren 5a

San Isidro egunez, ohiturazko ospakizuna izango dute maiatzaren 15ean, Berastegin.

Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez, baserritarren omenezko ekitaldiak egingo dira Tolosaldeko hainbat herritan. Horietako bat izango da Berastegi. Ohi bezala, udaletxetik San Martin elizarako ibilbidea egingo dute herritarrek, txistularien laguntzarekin, 13:00etan. Horren ostean, 13:15etan, mezari ekingo diote eta herriko haurrek bertsoak eta dantzak eskainiko dituzte bertan. Ondoren, bazkaria egingo dute udaletxean, eta tartean trikitilariak ere izango dira.

Bazkarira apuntatzeko interesa dutenek udaletxean edo Gaztainondo elkartean eman ahalko dute izena, maiatzaren 12a baino lehen.

SAN ISIDRO EGUNEKO EGITARAUA

Maiatzak 15, osteguna

  • 13:00. Prozesioa udaletxetik San Martin elizara, txistulariez lagunduta.
  • 13:15. Meza, herriko haur dantzari eta bertsolariek lagunduta.
  • 14:00. Bazkaria udaletxean. Ondoren, trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!