Aiara Agirrezabalak debuta egin du Realaren lehen taldearekin

Ataria 2025eko apirilaren 28a

Aiara Agirrezabala, Realaren lehen taldearekin egindako debuteko partidan. REAL SOCIEDAD

Futbolari berastegiarrak 16 urterekin jokatu du bere lehen partida lehen mailan.

Aiara Agirrezabala (Berastegi, 2008) izugarrizko abiaduran ari da futbolaren munduan aurrera egiten. Atzo debuta egin zuen Realaren lehen taldearekin, Liga F mailan, Valentziaren aurkako partidan. Berastegiarra bigarren zatiaren hasieran atera zen. Urrian 17 urte betiko ditu Agirrezabalak eta futbolean etorkizun oparoa izango duela dirudi.

Agirrezabalaren debuteko partida ez zen emaitzaren aldetik aldekoa izan. Realak 0-2 galdu zuen Valentziaren aurka, eta egun zazpigarren postuan dago talde txuri-urdina.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!