A-15 autobia ireki dute

Ataria 2025eko martxoaren 27a

Iturria: Trafikoa

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, errepidea ireki dute bi noranzkoetan. 17:00ak inguru istripua izan da A-15 autobian, Berastegi parean, eta errepidea itxi dute auto ilara luzeak sortuz. 

A-15 autobia itxita egon da bi noranzkoetan, Berastegi parean, Gorosmendiko tunelaren barruan, Iruñerako noranzkoan, furgoneta batek izandako istripuaren ondorioz. Zirkulazioa GI-2130 errepidetik desbideratzen ari dira, Berastegi parean, eta N-1 errepidetik, Idiazabalen, bi noranzkoetan. 

Istripua 17:00ak inguru izan da, A-15 autobidean, Berastegi parean. Ordu horretan, Gorosmendiko tunelaren barruan, Iruñerako noranzkoan, zihoan furgoneta batek istripua izan du, tunelaren obrengatik bypass batekin egokitutako gunean. Ibilgailua bidean iraulita geratu da eta bi erreiak itxi dituzte,  Donostiarako noranzkoan eta Iruñerako noranzkoan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!