'Udaberriko goizak lagunartean!' ekimenean izena emateko azken eguna, bihar

Ataria 2025eko martxoaren 26a

2013 eta 2022 urteen bitartean jaiotako haurrek eman ahalko dute izena, udal bulegoetan eta liburutegian dauden orriak edo online galdetegia betez.

Berastegiko Udalak, Udaberriko goizak lagunartean! ekimena antolatu du apirileko zenbait egunetarako. Hain justu, apirilak 14, 15, 16, 22, 23, 24 eta 25 egunetan, 10:00etatik 13:00etara bilduko dira Berastegiko haurrak jolasean ibili eta goiza batera pasatzeko. 2013 eta 2022 urteen bitartean jaiotako haurrentzat egongo da zuzenduta, eta bihar izango da bertan izena emateko azken eguna.

Interesa dutenek bi modu izango dute izena emateko. Batetik, udal bulegoetan eta liburutegian eskuragarri dauden izen emate orriak betez, eta bestetik, online galdetegia betez. Herriko eskolako ikasleek helbide elektronikoz jasoko dute, eta hori jasotzen ez dutenek 688 681 952 zenbakira deituta edo gaztedia@berastegi.eus helbidera idatzita eskatu dezakete.

Banaka edo taldean eman daiteke izena eta kuotak hurrengoak izango dira; pertsona batek soilik ematen badu izena 27 euro ordaindu beharko ditu, bi pertsonek 46 euro, hiruk 61 euro eta lau pertsonako taldeek 73 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!