M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2025

Hausnarrean amaituko dute bezpera

Ataria 2025eko martxoaren 7a

Tolosaldeko Mugimendu Feministak antolatuta 'Indarkeria matxista jakean' tertulia egin dute Berastegin.

Berastegiko udaletxeko ganbaran egin du hitzordua Tolosaldeko Mugimendu Feministak, hain zuzen, Indarkeria matxista jakean tertulia egin baitute bertan. Eskualdeko hainbat herritatik bertaratu dira kideak, besteak beste, indarkeria matxistaren aurkako protokoloez gain zer egin daitekeen hausnartzera.

Bihar, martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna izango da, eta hainbat herritan antolatu dituzte denetariko jarduerak, horien artean, otorduak, kalejirak eta mobilizazioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!