Berastegiz gain, Anoetan eta Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian egin dituzte elkarretaratzeak gaur. Bihar Tolosan gauza bera egingo dute; Tolosako Asanblada Feministak deituta elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Trianguloa plazan.
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gizon bat Irunen, amari labanaz eraso egitea leporatuta. Emakumea ospitaleratu egin zuten eta ordu batzuk beranduago hil zen erietxean, zauriengatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 47 urteko gizonezkoak amari haren etxean egin zion eraso aiztoarekin. Gizonaren izeba batek eta bikotekideak artatu zuten andrea lehenik, eta gizonak etxetik ihes egin zuen. Handik minutu gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak, hilketa saiakera leporatuta, eta gaur jakin da espetxera bidaltzeko agindu duela epaileak.