Iraitz Legorburu eta Ainhoa Garikano izan dira garaile

Leyre Carrasco 2025eko otsailaren 2a

VIII. Negu Trail proba jokatu da goizean Berastegin; 250 parte hartzaile izan dira aurtengo edizioan, baina getariarra eta tolosarra izan dira azkarrenak.

Eguraldia lagun izan dute aurtengoan Berastegin, eta korrikalari ugari animatu dira Negu Trail proba egitera. Hain justu, 250 korrikalari izan dira goizean jokatu den zortzigarren edizioan, baina garaipena Iraitz Legorburu getariarrak (01:22:39) eta Ainhoa Garikano tolosarrak (01:43:12) eraman dute.

Legorbururen pare-parean iritsi da helmugara Oier Zubeldia amezketarra (01:22:43), eta atzetik izan du Mikel Zabalegi (01:27:28). Emakumezkoen sailkapena, berriz, ez da hain parekatua izan. Leire Elola tolosarra izan da bigarren, eta honek 01:50:34ko denborarekin zeharkatu du helmuga. Hortik sei minutura iritsi da Yashira Navas (01:56:56).

Horrez gain, ohi moduan, helmugara iritsi diren lehen herritarrentzako oroigarriak ere banatu dituzte. Gizonezkoetan lehen herritarra Aritz Intxaurrondo (1:33:24) izan da, eta emakumezkoetan lehena, berriz, Aiora Lasarte (02:03:12).

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

  1. Iraitz Legorburu (01:22:39)
  2. Oier Zubeldia (01:22:43)
  3. Mikel Zabalegi (01:27:28)

Emakumezkoak

  1. Ainhoa Garikano (01:43:12)
  2. Leire Elola (01:50:34)
  3. Yashira Navas (01:56:56)

Herritarrak

  • Aritz Intxaurrondo (1:33:24)
  • Aiora Lasarte (02:03:12)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!