Urtarrila ospakizun eta ekintzaz beteta izango dute berastegiarrek

Ataria 2025eko urtarrilaren 15a

Berastegiko Udalak zenbait ekintza antolatu ditu hila honetarako; tartean San Anton eta San Sebastian egunak ospatuko dituzte.

Urtea ospakizun eta ekintzaz beteta abiatu dute Berastegin. Esaterako, hilaren 17an San Anton eguna ospatuko dute, eta hilaren 20an, berriz, San Sebastian eguna. Horrez gain, Oinez Berastegi ekimenaren baitan, lehen ibilbidea egin zuten atzo hirugarren adineko herritarrek, eskolako ikasleen batera. Bigarrena hilaren 28an izango dute, eta antzeko beste hainbat ekintza ere egingo dituzte tartean.

EGITARAUA

  • Urtarrilak 15, asteazkena
    • 18:30. Odol-ematea, aurre hitzordua hartuta.
  • Urtarrilak 16, osteguna
    • 17:00-21:00. Odol-ematea, aurre hitzordua hartuta.
  • Urtarrilak 17, ostirala. SAN ANTON EGUNA
    • 10:00. Meza San Anton ermitan. Ondoren, hamaiketakoa.
  • Urtarrilak 20, astelehena. SAN SEBASTIAN EGUNA
    • 11:00. Meza Erretore etxeko kapilan.
  • Urtarrilak 23, osteguna
    • 18:30. Irakurle kluba Katixa Agirreren 'Amek ez dute' eleberria landuz, udal liburutegian.
  • Urtarrilak 25, larunbata
    • 09:00-13:00. Podologo zerbitzua udaletxean, aurrez hitzordua hartuta.
  • Urtarrilak 28, asteartea
    • 10:30. Oinez Berastegi plazatik abiatuta. Ondoren, hamaiketakoa.
  • Urtarrilak 30, osteguna
    • 18:00. Bingoko sari berezia Gaztainondo Elkartean.
  • Urtarrilak 31, ostirala
    • 19:00. Presoen alde elkarretaratzea plazan.
    • 19:30. Pintxopotea herrian zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!