Aiara Agirrezabala eta Aritz Intxaurrondo txapeldun, Berastegin

Ataria 2024ko abenduaren 31

Berastegin, 21. aldiz egin dute Urte Zahar Krosa, Urepele Elkarteak antolatuta. Emakumezkoetan, Maddi Saizar eta Aiora Lasarte sailkatu dira Agirrezabalaren atzetik, eta gizonezkoetan, Mattin Intxaurrondok –txapeldunaren anaiak– eta Julen Garaiburuk osatu dute podiuma. Aurrez, haurren eta gaztetxoen lasterketak ere izan dira Berastegin. Hainbat sari jaso dituzte azkarrenek eta zozketak ere egin dituzte parte hartzaileen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!