Ekitaldiak egingo dituzte Berastegin, azaroak 25aren bueltan

Ataria 2024ko azaroaren 21a

Askamare Berastegiko Talde Feministak bat egin du Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin; ikus-entzunezko baten proiekzioa eta elkarretaratzea antolatu dute.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatuko da azaroaren 25an, eta eskualdeko zenbait herriek bat egingo dute ospakizunarekin. Horietako bat da Berastegi, eta hain zuzen, Askamare Talde Feministak bi eguneko egitaraua antolatu du horretarako.

Konpainia onak izeneko filmarekin abiatuko dute igandean, 17:00tan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Amaitzean, filmean gertatzen diren egoera eta indarkeria mota ezberdinen inguruko solasaldia egingo dute, kafe eta pasta batzuk lagunduta.

Arazoaren 25an elkarretaratzea egingo dute, 19:00tan, herriko plazan, Ez bazara konponbidea, arazoa zara lelopean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!