Aiara Agirrezabala, 17 urtez azpikoen Munduko Kopako txapeldunorde

Ataria 2024ko azaroaren 4a

Aiara Agirrezabala Ipar Korearen aurka jokatutako partidan.

Ipar Koreako selekzioaren aurka arauzko 90 minutuetan 1-1 berdindu ondoren, penaltien txandan erori dira (4-3).

Dominikar Errepublikan jokatu den 17 urtez azpikoen mundu mailako futbol txapelketan, txapeldunorde bilakatu da Aiara Agirrezabala. Txapelketa guztian bezala, berastegiarra hasierako hamaikakoan irten da, eta partida bikaina burutzea lortu duen arren, ezin izan dute Ipar Koreako selekzioa garaitu penaltietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!