Aiara Agirrezabala, 17 urtez azpikoen Munduko Kopako finalean

Ataria 2024ko azaroaren 2a

Agirrezabala eskuinean, gola ospatzeko bidean

Igandean jokatuko du finala berastegiarrak, Ipar Koreako selekzioaren aurka. Finalerdietan Ingalaterra gainditu zuten 3-0eko emaitzarekin.

Dominikar Errepublikan mundu mailako futbol txapelketa ari dira jokatzen. Urriaren 16an hasi ziren partidak, eta finala azaroaren 3an izango da. Aiara Agirrezabala bertan egongo da, eta orain artekoa ikusita, berastegiarra hasierako hamaikakoan irtengo da. Aurkari zaila izango du, ordea. Ipar Korea ezustekoa ematen ari da txapelketan. Finalerdietan Ameriketako Estatu Batuak menperatu zituzten korearrek, 0-1ekoarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!