Marmelada eta aingeru-adatsa egiten ikasi dute Berastegin

Aitor Arroyo Askarai 2024ko urriaren 26a

Hogei bat lagun gerturatu dira Berastegiko Urepele elkartean antolatu duten ikastarora. Koro Artolaren eskutik marmelada eta aingeru-adatsa hutsetik nola egiten diren ikasi dute, besteak beste.

Berastegin Kultur astearen barruan egin dute udazkeneko produktuekin kontserbak egiteko tailerra. Urepele elkartean hogei bat herritar elkartu dira, eta Koro Artolaren eskutik, aingeru-adatsa eta marmelada nola egin eta kontserbatzen den ikasi dute. Melokotoiak, azenarioak eta sagarrak erabili dituzte marmelada egiteko eta, ondoren, produktuak probatzeko aukera ere izan dute bertaratu direnek.

Egitarauari jarraiki, eguerdian mus txapelketa herrikoia egingo dute; arratsaldean ipuin-kontaketa Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariaren eskutik; eta, eguna bukatzeko, pintxo-potea 19:00etan eta Nikotina musika taldearen kontzertua 00:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!