Berastegiko jaiak 2024

Haurren dantza emanaldiarekin ekin diote jaien azken egunari

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 11

Berastegiarrak jaien azken egunean murgildu dira eta herritarrek, herriko dantza eskolako haurren dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute.

Haurrek zein helduek, ez dute galdu nahi izan eskola atarian egin den haurren dantza emanaldia. Dantza-soka eta makil-dantzarekin burutu dute ikuskizuna, eta txalo artean agurtu dituzte herriko dantza eskolako haurrak.

Arratsaldeko egitaraua:

  • 18:00. Herri kirolak: Julen Kañamares, Ainize Perez, Eneko Saralegi eta Amalur Arbelaiz.
  • 19:30. Musika emanaldia Alarma Morea taldearen eskutik.
  • Segidan. Zahagiardoa.
  • 22:30. Dantza eta musika emanaldia herritarren eskutik.
  • Amaitzeko. Tapia eta Leturiarekin erromeria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!