Berastegiko jaiak 2024

Salontzo jaietako buruhandi taldea osatzeko deialdia zabaldu dute

Ataria 2024ko uztailaren 17a

16 eta 18 urte bitarteko gazteek eman ahalko dute izena uztailaren 28a baino lehen.

Abuztu hasieran ospatu ohi dituzte Salontzo Jaiak Berastegin, eta dagoeneko hasiak dira prestaketa lanekin. Horretarako, herriko buruhandi taldea osatzeko deialdia zabaldu dute. 16 eta 18 urte bitarteko herritar gazteek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Interesa dutenek udal bulegoan edo 688 681 952 telefono zenbakira idatzita eman beharko dute izena, uztailaren 28a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!