ELKARRIZKETA

«Elikadura denok behar dugun zerbait da»

Ataria 2024ko eka. 13a, 17:59

Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kidea, berriz, laborantza ereduaren gaiaren inguruan ariko da, gaur, Berastegin eskainiko duen hitzaldian Ganboarekin batera.

Zein izango liake zuen esperientziaren ardatz nagusiak?

Ipar Euskal Herrian laborantzaren gaia oso landuta dago, laborari asko daude oraindik eta oso dinamikoki dituzten erronka nagusiak egingarri hartu. Duela 40 urte inguru mahai gainean dagoen debate bat da, baina debate hori hartua dute eta izan da azkenean zer laborantza mota nahi dugun gure probintzia horietan. Beraz, laborantza ereduaren gaia aipatuko dut, eta baita ere Tolomendi Landa Garapen Elkarte bezala baserri eremuan, landa eremu horietan zein antolaketa eta zein bizitza amesten dugun edo nahi genukeen horri buruzko ideia emango dut.

Tolosaldea bezalako eskualde batentzat interesgarria iruditzen zaizu horrelako programa berriak abian jartzea?

Bai, uste dut garrantzitsua dela edozein eskualdeetan. Gainera, garrantzitsua dela uste dut momentu batez denbora hartzea ondoko urteetan zein asmo dagoen gogoeta egiteko, eta nik behintzat zentzu horretan Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbararen esperientziatik ohar batzuk ekarriko ditut.

Testuingurua ekonomikoa eta politikoan bilakaerarik nabaritzen duzue?

Protestak hor daude, baita zailtasunak ere. Oraindik arantza asko dituen gai bat da. Sistemaz ari gara mintzatzen eta ez da aipatzen teknika bat, orokorrean da. Bizi garen sistema honek zer egiten du? Laborantza politika publikoak sekulako eragina du horretan, konkurrentziaren konpetentzian zehazten ditu laborariak haien artean laborari eremuak egin artean. Konpetentziaren baitan elikadurari buruzko gai batzuen inguruan gu ez gaude ados, inondik inora ere. Pentsatzen dugu elikaduraren gauza dela denak behar dugun zerbait, eta ez aberatsek bakarrik ordaindu beharko luketen zerbait. Beraz, bada gai politiko sakon bat eta hamarkada politiko horietan Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren ondorioak ikusten ditugu. Azkenean, makro etxalde izeneko egitura batzuk geratzen dira eta guztiz pestizidaz beteak diren garia eta horrelako ekoizpenak izaten dira. Hori da nahi duguna? Nola egingo dugu horren aurka?

Makro proiektuak aurrera nola joaten diren ikusten duzue?

Bai, Euskal Herrian gutxi ditugu horrelakoak baina badaude, baita Iparraldean ere. Ez ditugu garatzen ikusten, baina ikusten duguna da laborantza politika horiek handitzeari buruz eramaten dituztela laborariak, etxaldea geroz eta handiagoa, eta hori oso kezkagarria da. Sistema hori, aldiz, erortzen ari da, eta nekazaritza orokorrean zailtasunean dagoela da kudeatu behar dena, ez da gai duinki bizitzeko, ez da gai erreleboaz bermatzeko, ez du erakartzen, eta berriz diot, elikaduraz ari gara.

Lehiakortasuna aipatu duzu, zuek Laborantza Ganbaran elkarlana oinarri izango zenukete lehiakortasuna baino gehiago, ezta?

Bai, azkenean etxalde asko daude herri batean edo oso gutxi. Guk pentsatzen dugu beharrezkoak direla, eta asko izanez txikiak dira. Lehiakortasun gai horretan beharbada ez daude lehen lerroan eta gauza asko antolatu izan dira hemen, Ipar Euskal Herrian, baita beste lekuetan ere. Azkenean, elikaduraren gaia mundu mailako lehiakortasun lasterketa ero batean sartu da. Horregatik, bada garaia antolaketa berriak asmatzea eta garatzea jendeak, lekuko mozkinak eta lekuko elikagaiak jan ditzan. Hor dago gakoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!