Aiara Agirrezabala, 17 urtez azpiko Europako txapelduna

Ataria 2024ko maiatzaren 22a

Futbol jokalari berastegiarrak 17 urtez azpiko Europako Futbol Txapelketa irabazi berri du Espainiako selekzioarekin.

Finalean Ingalaterrako selekzioaren aurka jokatu zuten, eta garaipen nabarmena lortu, 4-0 irabaziz. Agirrezabalak final osoa jokatu zuen. Txapelketaren azken fasea Suedian jokatu da, eta bertan Espainiako selekzioak Portugal, Belgika eta Frantziari alde nabarmenez irabazi die, Ingalaterraren aurka finala jokatu aurretik. Europako Txapelketa irabazi ostean, zuzenean Munduko Txapelketa jokatzeko sailkatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!