Elizarako bidea egin dute berastegiarrek, santua lagun

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 15a

San Isidro Eguna ospatu dute Berastegin; meza, herriko eskolako ikasleen dantza eta bertso saioa eta bazkaria egin dute baserritarren eguna ospatuz.

Baserritarren eguna ari dira ospatzen eskualdeko zenbait herrietan. Horietako bat da Berastegi. Eguerdian, udaletxetik San Martin elizarako ibilbidea egin dute herritarrek, santua lagun zutela, herriko txistularien laguntzarekin. Herritar ugari elkartu da bidean, eta elizako atarian beste hainbeste ziren zain.

Mezaren ostean, herriko eskolako ikasleen txanda izan da. Ikasleek sortutako zenbait bertso abestu eta agurra dantzatu diete bertaratu diren guztiei, baserritarren eguna festaz ospatzeko. Emanaldia amaituta, elizatik udaletxerako bidea egin dute berriro, udal eraikineko balio anitzeko gelan bazkaria prest baitzuten. Bazkariaren ostean, trikitilariek eman diote amaiera ospakizunari.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!