Udako goizak lagunartean igarotzeko izen-ematea zabaldu dute Berastegin

Ataria 2024ko maiatzaren 8a

Berastegiko Udalak udako goizak lagunartean ekimena antolatu du, eta maiatzaren 19a arte eman ahalko da izena, aurrez aurre edo online bidez.

Ekainaren 14tik uztailaren 30era goizak lagunartean igarotzeko aukera izango da Berastegin. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 10:00etatik 13:00etara, eta 2012 eta 2021 urteen bitartean jaiotako haurrentzat egongo da zuzenduta. Bertan parte hartzeko interesa duenak, maiatzaren 19a arte izango du izena emateko aukera, aurrez aurre edo online bidez.

Aurrez egiten dutenek, izen-emate orriak udal bulegoan eta liburutegian izango dituzteeskura. Galdetegia online bidez egiten dutenek, berriz, udalarekin jarri beharko dira harremanetan 688681952 telefono zenbakiaren edo gaztedia@berastegi.eus helbide elektronikoaren bitartez. J.A. Muñagorri eskola ikasleek korreo bat jasoko dute galdetegiarekin.

Ordaindu beharreko kuotak partaide kopuruaren araberakoa izango da: haur bat, 98 euro; bi haur, 165 euro; hiru haur, 218 euro; eta lau haur, 260 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!