Bidegorri berria amaitu dute Berastegin

Tolosaldeko Ataria 2024ko mar. 19a, 11:57

Berastegiko Udalak oinezko eta bizikletentzako bidea eraiki du Aiztunalde eta Elduainalde auzoetako biztanleek modu ez motorizatuan herrigunera segurtasunez iristeko helburuarekin.

Herritarren mugikortasun jasangarria bultzatzeko lanean dabil Berastegiko Udala. Hain zuzen, oinezko eta bizikletentzako bidea eraiki du Aiztunalde eta Elduainalde auzoetako biztanleek modu ez motorizatuan herrigunera segurtasunez iristeko helburuarekin. «Orain arte GI-2130 errepidea erabili behar zuten herritarrei seguruagoa den aukera luzatu zaie modu honetan», adierazi dute udaletik. Gainera, bide berriak bestelako erabilera ere izango duela ziurtatu dute, «kirol eta aisialdirako ere egokia da eta».

Bidearen eraikuntzarako material birziklatua erabili dutela azpimarratu du udalak, eta bidearen trazatua dagoeneko existitzen zen herri bide bati jarraiki osatu da. «Neurri hauen bitartez obraren ingurumen inpaktua neurri oso handian murriztu da».

Proiektu hau aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza lortu du udalak. Azken honen kasuan Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren 2022ko garapen jasangarria lortzeko diru laguntza lortu da, hain zuzen, zehazki 62.758,00 euroko diru laguntza izan du udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!