Larunbatean hasiko dira Berastegiko gazte festak

Ataria 2024ko martxoaren 5a

Festak ez du etenik Berastegin eta datozen asteburuetarako ere ekintza ugari izango dituzte aukeran; mus txapelketa, frontenisa, sagardo dastaketa, bingoa eta toka izango dira, besteak beste.

Larunbatean abiatuko dituzte Berastegiko gazte festak. Mus txapelketa herrikoia egingo dute 15:00etan, eta ondoren, frontenis finalak izango dituzte jokoan, 18:00etatik aurrera. Datorren asteburuan, martxoaren 15ean eta 16an emango diote jarraipena egitarauari, eta egun horietan beste hainbat ekintza izan dituzte aukeran.

EGITARAUA

Martxoak 9, larunbata

  • 15:00. Mus txapelketa herrikoia.
  • 18:00. Fronteniseko finalak.

Martxoak 15, ostirala

  • 18:30. Futbol partidu mistoa. Helduak eta gazteak. Ondoren, poteoa herrian zehar.
  • 21:00. Afaria aparkaleku azpian, Euskal Parrilaren eskutik. Ondoren, DJ Arra.

Martxoak 16, larunbata

  • 18:00. Sagardo dastaketa. Tartean, toka txapelketa.
  • 21:00. Zahagi ardoa frontoian. Ondoren, bingoa.
  • 00:00. 3TTU erromeri taldea. Jarraian, parranda Urepele Elkartean goiza aldera arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!