2024/03/02 10:00 - 19:00

Be! Artzain Kultura Asteburua

Be! Artzain Kultura Asteburua
Berastegi

Astoekin itzuliak artzain kultura ezagutuz, Astotrek enpresaren laguntzarekin:

  • 10:00. Garai bateko artzaintza eta bordara bisita. 60 lagunentzat.
  • 15:00. Berastegiko belazeetara eta Gazpio gaztandegira bisita. Amaieran, gazta dastaketa. 30 lagunentzat.

* Haurrekin egiteko itzuli aproposak izango dira. Aurretik izena eman behar da: beartzainkultura@gmail.com edo 600 56 77 30 telefono zenbakira deituta.

  • 15:00. Udaletxe azpiko aretoan, haurrentzat arkumearen inguruko hitzaldia Oier Ugartemendia eta Iraitz Garaiburu herriko artzainen eskutik.
  • Ondoren, arkumea saltzeko kartel baten diseinua egin beharko dute haurrek.
  • 19:00. Azoka gastronomikoa, trikitilarien laguntzarekin. Eskualdeko herritarrak eta Euskal Herriko bisitariak gonbidatu dituzte ardikia eta arkumea modu desberdinetan dastatzera. Postu desberdinak jarriko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!