Ekitaldi ugari, urtea ondo hasteko

Tolosaldeko Ataria 2024ko urt. 3a, 09:54

Urtarrilaren 26 eta 27an ospatuko dituzte inauteriak.

Ospakizunez betetako hilabetea dute aurretik berastegiarrek.

San Sebastian eta San Anton egunak ospatuko dituzte, eta baita inauteriak ere. Ekitaldi ugari dituzte urtarrilerako Berastegin.

Urtarrileko agenda
  • Urtarrilak 5, ostirala: Errege magoen etorrera plazan, 18:30ean.
  • Urtarrilak 11, osteguna: Treba Gurasoak programaren barruan Komunikazioa familian: guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen hitzaldia, Leyre Canoren eskutik, udaletxeko erabilera anitzeko gelan, 18:00etan.
  • Urtarrilak 13, larunbata: Sarek autobusa antolatu du Bilboko manifestaziora joateko, 14:00etan irtengo dira.
  • Urtarrilak 16, asteartea: Oinez Berastegi plazatik abiatuta 10:30ean eta, ondoren, hamaiketakoa.
  • Urtarrilak 17, asteazkena: San Anton eguna; meza San Anton ermitan 10:00etan eta, ondoren, hamaiketakoa.
  • Urtarrilak 18, osteguna: Irakurle kluba; Esti Martinezen Animalia domestikoak eleberria landuko dute, udal liburutegian, 18:30etik aurrera.
  • Urtarrilak 20, larunbata:
    - San Sebastian eguna; 11:00etan meza Erretore etxeko kapilan.
    - 09:00etatik 13:00etara: podologo zerbitzua udaletxean (aurrez hartu behar da hitzordua 943 68 30 00 telefono zenbakira deituta)
  • Urtarrilak 23, asteartea: Odol ematea eskolan 17:00etatik 20:00etara (aurrez hartu behar da hitzordua)
  • Urtarrilak 25, osteguna: Talo jatea Gaztainondo elkartean, 18:00etan eta, ondoren, Bingoko sari berezia.
  • Urtarrilak 26, ostirala:
    - Inauteriak
    - Presoen aldeko elkarretaratzea plazan, 19:00etan.
  • Urtarrilak 27, larunbata: Inauteriak
  • Urtarrilak 30, asteartea: Oinez Berastegi plazatik abiatuta 10:30ean eta, ondoren, hamaiketakoa.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!