Hildako bat, Berastegi parean izandako istripu batean

Ataria 2023ko azaroaren 13a

GI-2130 errepideko irudi bat Berastegira iristen.

56 urteko gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean GI-2130 errepidean, Berastegi parean, izandako zirkulazio-istripu batean.

Istripua 17:00ak inguruan izan zen. Jeep Grand Cherokee ibilgailua errepidetik atera zen, erdibitzailearen aurka talka eginez. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu ziren eta gidaria suspertzeko maniobrak egin zituzten arren, gizonezkoa bertan hil zen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!