Larreak ireki dituzte Berastegin

Ataria 2023ko maiatzaren 8a

Gorosmendi eta Ipuliño artean zabaldu dituzte herriko abeltzainen abereak.

Berastegiar ugari bildu ziren atzo Gorosmendi eta Ipuliñoko larreetan. Izan ere, larre irekiera ekitaldia ospatu zuten. Herriko abeltzainen behi, ardi eta zaldiei bertako larreetako ateak zabaldu zizkieten, aurtengo uda bertan igaro dezaten. Ekitaldiaren ostean, bertaratu ziren herritarrek hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten.

Argazkiak: Josu Martin, Berastegiko Udala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!