Ibon Garaiburuk 13. postuan bukatu du kanporaketa

Ataria 2023ko otsailaren 13a

IIbon Garaiburu, II. Euskal Duatloiaren kanporaketan. IBON ERRAZU

II. Euskal Duatloiaren kanporaketa jokatu zen larunbatean eta berastegiarra gustura geratu da lortutako postuarekin.

Azpeitiko zezen plazan jokatu zen proba eta guztira 21 kirolarik parte hartu zuten. Garaiburuk 19.23ko denbora egin zuen eta 13. postuan geratu zen, sailkapenaren erdialdean. Aizkoran eta korrika aritu ziren herri kirolariak eta lehenengo seiak pasa dira finalera: Oier Kañamares (14.47), Ibai Soroa (15.18), Arkaitz Jauregi (15.48), Suharri Rodriguez (15.56), Xabier Zaldua (16.47) eta Eneko Saralegi (17.02).

Ibon Garaiburu, korrikako zatian. IBON ERRAZU

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!