Animaliak bedeinkatuz ospatu dute San Anton eguna

Irati Saizar Artola 2023ko urtarrilaren 17a

Animalien patroia denez, animaliak bedeinkatu dituzte Berastegiko San Anton ermitan; sei txakur eta txerrikume bat eraman dituzte bizilagunek bedeinkatzera.

San Anton eguna da gaur, animalien patroia, eta urteroko ohiturari eutsiz, izen bereko ermitan elkartu dira berastegiarrak eguna ospatzeko. Meza eman du lehenik Xabier Iturrioz apaizak eta ondoren, animaliak bedeinkatu ditu, banan bana. Sei txakur eta txerrikume bat eraman dituzte herritarrek zein inguruko herrietatik joan direnek. Eguraldi txarrari aurre egiteko, salda beroa hartu dute jarraian ermita barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!