Marka berriak jarri dituzte Berastegiko Urte Zahar krosean

Ataria 2023ko urtarrilaren 3a

Aitor Etxeberria eta Aiara Agirrezabala izan dira helduen mailan lasterketa irabazi dutenak; haurretan, Joanes Zuriarrain eta Laira Otegi izan dira azkarrenak.

Urtea korrika amaitu dute Berastegin. Urtero bezala, Urte Zahar krosa egin zuten abenduaren 31n, eta 70 helduk eta 39 haurrek hartu zuten parte. Berezia izan da aurtengoa gainera, helduen mailan, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, marka berriak jarri dituztelako.

Gizonezkoetan, Aitor Etxeberria izan zen azkarrena, 14.58,2an helmugara iritsita. Iazko lasterketan jarrita zegoen marka hobetzea lortu zuen bi segundogatik; iaz, Julen Azkue tolosarrak 15.00ean egin zuen. Emakumezkoetan, aldiz, Aiara Agirrezabalak berak iaz jarri zuen errekorra hautsi du aurten, 19.29,8 denboran helmugaratuta. Iaz, 19.41ean jarri zuen marka.

Haurretan lasterketako irabazlea mutiletan Joanes Zuriarrain izan zen; bigarren helmugaratu zen Ioritz Saizar, eta hirugarren egin zuen Iker Zubillagak. Nesketan, Laira Otegi izan zen azkarrena, Eneritz Egimendia izan zen atzetik, eta hirugarren postuan helmugaratu zen Garazi Meñike.

Helduen sailkapena, gizonezkoak:

  1. Aitor Etxeberria: 14.58,2
  2. Oier Garaiburu: 15.34,0
  3. Iban Agirrezabala: 16.10,5
  • Beteranoa: Ion Zubillaga: 18.25,7

Helduen sailkapena, emakumezkoak:

  1. Aiara Agirrezabala: 19.29,8
  2. Barbara Isturiz: 20.18,4
  3. Maialen Garciarena: 20.18,9
  • Beteranoa: Goretti Salaberria: 25.36,7

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!