Mendi irteera, biltokiaren urteurrena ospatzeko

Ataria 2022ko abenduaren 30a

Berastegin Urepele biltokiaren XIX. urteurrena ari dira ospatzen gaur eta eguna hasteko mendi irteera egin dute.

Mendi irteera eta gero hamaiketakoa egiteko bildu dira Ategin, eta arratsaldean jarraituko dute ospakizunarekin; 18:30ean pintxopotea izango dute, 19:00etan Laket taldearen erromeria biltokian, 21:00etan saskia zozkatuko dute eta afaldu ondoren jarraituko dute jai giroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!