Wukro herriari laguntzeko bigarren eskuko azoka egingo dute Berastegin

Ataria 2022ko abenduaren 8a

Herritarrei dei egin diete bigarren eskuko materialak eraman ditzaten, gero azokan saltzeko. Abenduaren 12tik 16ra jasoko dute materiala, eskolan, 09:00etatik 16:00etara.

Urtero bezala, bigarren eskuko materialen azoka egingo dute abenduaren 16tik 18ra, Berastegin. Lortzen den dirua Etiopiako Wukro herrira bidaliko dute antolatzaileek. 

Azoka egunen aurretik, materiala jaso nahi dute, soberan edo erabiltzen ez diren gauzei etekina atera eta erabilera berri bat emateko. Arropa, jostailuak, liburuak, altzariak... jaso nahi dituzte. Txukun dauden eta erabili daitezkeen gauzak izatea eskatu dute. Eramaten diren materialei prezio sinboliko bat jarriko zaie. Abenduaren 12tik 16ra jasoko dute materiala, eskolan, 09:00etatik 16:00etara. Ordutegi horretan joan ezin duenak 943 899 128 zenbakira deitu dezake. 

Gainerakoan, azoka asteburuan egingo dute, 16tik 18ra, aparkaleku azpiko lokalean. Abenduaren 16an, ostiralean, 16:15etik 18:30era izango da azoka bisitatzeko aukera; abenduaren 17an eta 18an, larunbatean eta igandean, 11:30etik 13:00etara. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!