Aldaketak izango ditu 2023ko Negu Trail lasterketaren ibilbideak

Ataria 2022ko abenduaren 2a

Ipuliño mendiaren inguruko lau puntutan aldatuko dute ibilbidea antolatzaileek. Laster argitaratuko dituzte ibilbidea ezagutzeko egingo diren elkarretaratzeen datak.

Ondorengo hauek dira lau aldaketak:

  • Aurten Ipuliñora ez dira aurreko edizioetako leku beretik igoko, Itturtxabal izenez ezagutzen den eremuan ezkerretara dagoen bidea hartu beharko dute korrikalariek.

  • Aipatutako bide horretatik jarraituz, bigarren argazkiko atakara iritsiko dira, bertan eskuinetara egin eta maldan gora abiatuko dira.

  • Hirugarren argazkian ikusten da Ipuliño puntako irudia, gezien bidez erakusten den erara, gailurretik igaro eta beherantz abiatuko dira, pasa den urteetan igoera zen bide beretik.

  • Azkenik, laugarren argazkian ikusten den 'U' formako bidetik ezkerrerantz egin eta azken kilometroetan sartuko dira korrikalariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!