Azaroaren 13an irekiko dute 2023ko Negu Trail lasterketarako izen-ematea

Ataria 2022ko azaroaren 9a

Igandeko 21:00etatik aurrera eman ahalko da izena Berastegiko probarako; 300 lasterkariko muga izango du. Lasterketa otsailaren 5ean izango da, 10:00etan.

Datorren urtean bosgarren aldiz egingo dute Berastegin Negu Trail lasterketa. Herriko plazan (400 metro) hasiko da proba eta 16,35 kilometroko ibilbidean hiru gailur igaroko dituzte korrikalariek. Lehena 6,8 kilometroan izango da: Urdelar (859 metro). Ondoren, Moa lepora jaitsi eta gero, 8,8 kimometroan Larreko (San Lorentzo) gailurra (808 metro) igaroko dute. Azken gailurra igo aurretik, Gorosmendira jaitsiko dira, handik azken aldapa hartuz, 11,6 kilometroan Ipuliño (900 metro) igotzeko. Wikiloc-en eskuragarri duzue ibilbidea eta hemen ikusi daiteke profila:

Ibilbidea behar bezala markatua egongo da eta bertan edateko puntuak izango dira. Parte hartzaile guztiek istripu aseguru bat izango dute.

2023ko Negu Trail lasterketako ibilbidea:

2022ko Negu Trail lasterketaren laburpena:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!