Urko Vidal, bosgarren munduko txapelketan

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko abuztuaren 29a

Oriako Txirrindulari Eskolako txirrindulari berastegiarrak, bosgarren postuan amaitu du Tel Aviveko (Israel) belodromoan jokatutako junior mailako munduko txapelketako kanporaketa proba.

Urko Vidalek meritu handiko emaitza lortu du Tel Aviven (Israel). Bertako belodromoan junior mailako Munduko Txapelketak jokatu dira azken astean, eta txirrindulari berastegiarrak bosgarren amaitu du kanporaketa probako finala. Aurrez, bigarren izan zen kanporaketa probara sailkatzeko jokatu zuen scratch proban. Azkar aritu zen Vidal finalean, eta abilezia handia erakutsi zuen bizikleta gainean, aurkarien artetik sartu eta itzuli garrantzitsuetan azken postuan ez helmugaratzeko.

Bakarka ez ezik, taldekako proba batean ere hartu zuen parte Vidalek. Hain justu, jazarpen proban aritu zen Beñat Garaiar, Jose Segura eta Alvaro Navas taldekideekin. Zazpigarren izan ziren, 4:10.942ko denborari esker; Espainiako errekor berria ezarri zuten, segundo batean hobetu baitzuten aurrez ezarrita zegoen denbora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!