Osasunak bizitzarekin armoniarekin lerrokatuta gauden edo ez erakusten du, osteopataren iritziz. Horregatik artatzen dituzten bezeroekin, maniobra eta teknika ezberdinak erabiliz, gorputzak dioen hori entzun eta zuzentzen saiatzen dira. «Ulermenak ematen digu sakontasuna. Gure lana oztopoak edo blokeoak liberatzea da, osatzeko indarrak martxan jartzeko, gero armonia hori azaleratu dadin». Indar horiek barrutik kanpora datoz osteopataren ustez: «Norberak darama barruan medikua, erizaina edo botikaria, hori guztia martxan jartzea da kontua eta guk gure zentroetan horretarako bidea zabaltzen dugu».
Urteetan zehar gorputzean pilatzen zaizkigun orbainek uzten dituzten arrastoak ere tratatzen dituzte Arrieta osteopatia zentroan. «Umeetako erorketen, ebakuntzen, erditzeen edota hausturen ondorioz, gorputzak bere konpentsazioak sortzen ditu, bideak bilatzen ditu aurrera egiteko eta orekak aurkitzeko. Egokitzeko prozesu horretan, ordea, blokeoak sortu daitezke eta pilatzen doazen arrasto horiek zuzentzen laguntzen dugu guk». Gorputzak, berez, osatzeko gaitasun «zoragarria» duela dio Arrietak eta barne indar hori baliatzen ikastearen garrantzia azpimarratu du.
Arrietan arnasketarako erabiltzen diren giharren entrenamenduan ere laguntzen dute. «Hasteko diafragmaren indarra neurtzen dugu, eta ondoren horretarako tresna bat baliatuz, gihar horiek indartzeko entrenamenduak programatu». Heziketa lan bat dela aipatu du Arrietak, eta kirolarien kasuan, adibidez, errendimendua hobetzen laguntzen duela metodo honek. «Bost minutu dirauten entrenamenduak dira, egunean bi alditan, lauzpabost astez. Saio bakoitza ordu erdiko aktibitate fisikoaren baliokidea da». Osasunean onura nabarmena dakar arnasketaren entrenamenduak, Arrietaren ustez: «Bihotzeko arazoak, arnasketa arazoak edota hipertentsioa dutenentzat egokia da».
ARRIETA OSTEOPATIA
Helbideak. Beheko kalea, 3 (Berastegi) eta Konstituzio plaza, 5 (Donostia)- Telefono zenbakia eta whatsapp mezuak. 633 78 58 57
- Posta elektronikoa. soham@arrietaosteopatia.com
- Webgunea. Arrietaosteopatia.com
- Sare sozialak.
Instagram: @arrietaosteopatia
Facebook: @arrietaosteopatia