2022/06/26 12:00
Eguerdian herri kirol saioa. Sarrera 5 euro (16 urtetik beherakoak doan).
- Gizonezkoen 2. mailako Gipuzkoako Aizkora Txapelketa 1. kanporaketa. Xabier Zaldua, Ibon Garaiburu, Andoni Iruretagoiena, Aratz Mugertza, Aitor Urteaga, Urtzi Olasagasti.
- Emakumezkoen Gipuzkoako Txinga Txapelketa. Lierni Osa, Ane Urresti eta Ainitze Zumeta.
- Emakumezko aizkolari gaztea. Malen Barrenetxea. Bere lehenengo plaza izango du.
- Emakumezko harri-jasotzaile gaztea. Udane Ostolaza. 63 kiloko koparekin ariko da
- Gizonezko harri-jasotzaileak 'Agerre' harri bereziekin non baino nor. Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi eta Jon Unanue 'Goenatxo III'. 200 kiloko Agerre harri errektangular bereziarekin bakoitzak 2 minutuko txanda. 152 Agerre harri kubiko bereziarekin bakoitzak 3 minutuko txanda.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?